sábado, 2 de abril de 2016

IZAKI BIZIDUNAK



1.- IZAKI BIZIDUNEN EZAUGARRIAK

¬     Izaki bizidunen ezaugarriak:
       jaio eta hil egiten dira
       antzeko konposizio kimikoa
       zelulaz osatuta daude
       bizi-funtzioak betetzen dituzte: nutrizioa, harremana eta ugalketa

a       Nutrizio-funtzioa: materia eta energia lortu
¬     izaki autotrofoak (ad. landareak):
       materia ez-organikoa (ura, gatz mineralak) erabiltzen dute
       energia erabiltzen dute (landareen fotosintesian, argi-energia)
       materia organikoa (glukosa) sortzen dituzte
¬     izaki heterotrofoak (ad. animaliak):
       beste izakien materia organikoa hartzen dute
b       Harreman-funtzioa: elkarrekin eta ingurunearekin
       estimuluak jaso eta erantzun egokiak eman
c        Ugalketa funtzioa: antzeko onodrengoak sortu
¬     ugalketa asexuala (ad. belakiak)
       banako bakar batetik
       ondorengo berdinak
¬     ugalketa sexuala (ad. gizakia)
       sexu desberdineko bi banakotik
       gametoak elkartzean zigotoa sortzen da
       ondorengoak antzekoak


2.- IZAKI BIZIDUNEN KONPOSIZIO KIMIKOA

¬     Izaki bizidunen elementu kimiko nagusienak: C, H, O, N
¬     Bizidun guztiak materia berdinaz osatuta daude: ez-organikoak eta organikoak, baina proportzio desberdinean

a       Substantzia ez-organikoak (bizigabeek eta bizidunek):
¬     ura: ugariena (%65)
       funtzioak: erreakzio kimikoak, garraiobidea
¬     gatz mineralak: ad.
       funtzioak: egiturak (hezurrak), erregulazioa
b       Substantzia organikoak (bizidunek soilik):
¬      gluzidoak: ad. glukosa, zelulosa
       funtzioak: energia, egiturak
¬     lipidoak: ad. gantz azidoak, kolesterola
       funtzioak: energia erreserba, egiturak
¬     proteinak: ad. hemoglobina
       funtzioak: egiturak, garraioa, babesa,...
¬     azido nukleikoak: ad. ADN
       funtzioa: informazioa gorde eta transmititu

3.- ZELULA
¬      Hook-ek, XVII. mendean, zelula hitza "asmatu"
       kortxo xafla batean  ikusitako gelatxoak adierazteko
¬     Schleiden eta Schann-ek, XIX. mendean, teoria zelularra proposatu zuten
       izaki bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osatuta daude
       zelulak dira bizi-funtzioak betetzen duen bizidunen parterik txikienak
       zelula guztiak aurreko zelula batetik sortzen dira

a       Zelulen antolaketa: zelula guztiek dute:
¬     mintz plasmatikoa: kanpotik banatzen duen estalki fina
       babestu, isolatu, trukaketa erregulatu
¬     zitoplasma: zelularen barnekoa; bi osagai:
       hialoplasma: likidoa
       organuluoak: funtzioak egiten dituzten egiturak
¬     material genetikoa: ADN
       zelularen funtzionamendua erregulatzen du
       ondorengo zeluletara informazioa igarotzen du
b       Zelula motak (material genetikoaren kokapenaren arabera):
¬     zelula prokariota: material genetikoa zitoplasman sakabanatuta
       ez dute nukleorik, txikiagoak eta sinpleagoak
§         ad. bakterioak, protozooak
¬     zelula eukariota: material genetikoa nukleoan dago
        mintza batez inguratuta
§         ad. animalien-zelulak eta landareen zelulak

4.- ANIMALIA-ZELULA ETA LANDARE-ZELULA

¬     Landare-zelulak animalia-zelularekiko dituen ezberdintasunak
       zelula-pareta, gogorra, mintzaren kanpotik
§         zelulari forma eta gogortasuna ematen dio
       forma poliedrikoa du (animaliena, forma askotarikoak)
       kloroplastoak
§         fotosintesirako klorofila duten organuluoak
       bakuolo handiagoak
        

5.- ORGANISMO ZELULABAKARRAK ETA ZELULANITZAK

¬      Izaki bizidun motak (zelula kopuruaren arabera)
       zelulabakarrak: zelula bakar batez osatuta
§         zelulak bizi-funtzio guztiak betetzen ditu
§         batzuetan koloniatan elkartzen dira
            zelula bakoitzak berarentzat bizi-funtzio guztiak betetzen ditu
       zelulanitzak: zelula batez baino gehiagoz osatuta
§         lankidetza: zelula bakoitzak funtzio bat egiten du guztientzat 

a       Antolaketa-mailak:
¬     Izaki zelulanitzetan, zelulak funtzio batean espezializatzen dira
       Forma eta egitura moldatzen dituzte
       Elkartzen dira antolaketa-mailatan: ehunak, organuak, aparatuak, sistemak
¬     Ehunak: zelulen elkartea (funtzio bera egiten dute, antzekoak dira)
       Ad. Muskulo-zelulak, nerbio-zelulak, epitelio-zelulak
¬     Organoak: ehunen elkartea (ekintza bat egiteko)
       Ad. Bihotza, begia, garuna,…
¬     Sistemak: antzeko organoen elkartea (funtzio berbera, ekintza independienteak)
       Ad. Muskulo-sistema, nerbio-sistema,…
¬     Aparatuak: organo desberdinen elkartea (funtzio desberdinak, ekintza koordinatuak)
       Ad. Liseri aparatua, arnas aparatua, ugal aparatua
¬     Organismoa: aparatu eta sistemen elkartea, izaki zelulanitza


6.- IZAKI BIZIDUNEN SAILKAPENA

¬     Taxonomia: izaki bizidunen sailkapena (identifikatu, sailkatu, ordenatu
       Taxoiak edo kategoria taxonomikoak: azpitaldeak
§         Erreinua, tipo, klase, ordena, familia, generoa, espezie, raza
            taxoi txikiagoek, ezaugarri amankomun gutxiago


7.- BOST ERREINUAK

¬     Moneroen erreinua:    
       Prokariotak, Zelulabakarrak
§         Autotrofo edo heterotrofoak
§         Ad. Bakterioak
¬     Protistoen erreinua:     
       Eukariotak
§         Zelulabakarrak edo ehunik gabeko zelulanitzak
§         Autotrofo edo heterotrofoak
§         Ad. Algak edo protozooak
¬     Onddoen erreinua:
       Eukariotak, heterotrofoak
§         Zelulabakarrak edo ehunik gabeko zelulanitzak
§         Ad. Perrretxikoak, legamiak, lizunak
¬     Landareen erreinua:
       Eukariotak, zelulanitzak, autotrofoak
§         Ad. Goroldioak, iratzeak, landare loredunak
¬     Animalien erreinua:
       Eukariotak, zelulanitzak, heterotrofoak
§         Ad. Animaliak (ornogabeak eta ornodunak)

8.- ESPEZIEAK
            Espezie bateko izakiak:
                        Haien artean antzekoak eta ugalkorrak
                        Ondorengoak ere antzekoak eta ugalkorrak
            Izenak
                        Izen arrunta: hizkuntza ezberdinetan desberdina, zailtasunak
                        Izen zientifikoa: hizkuntza ezberdinetan bera
                                   Nomenklatura binomiala: latinezko bi hitz (Generoa espeziea)
 ARIKETAK:
http://agrega.hezkuntza.net/repositorio/10012012/e0/es-eu_2011122133_3310801/ciencias1eso/monerasprotoctistas/actividades/rb_monerasprotoctistas01/eu_carcasa.html

http://agrega.hezkuntza.net/repositorio/10012012/e0/es-eu_2011122133_3310801/ciencias1eso/monerasprotoctistas/actividades/ch_monerasprotoctistas02/eu_carcasa.html

http://agrega.hezkuntza.net/repositorio/10012012/e0/es-eu_2011122133_3310801/ciencias1eso/monerasprotoctistas/actividades/ch_monerasprotoctistas02/eu_carcasa.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario